BOLETINA

GGKEen Euskadiko Koordinakundea 1988an sortu zen kide diren GGKEen jarduerak ahalik eta koordinatuenak, koherenteenak, egokienak eta errespetuzkoenak direla ziurtatzeko, eta horrek berekin dakar elkarren artean, hausnartzea, eztabaidatzea eta lan egitea. Hasieran 10 kide fundatzailez osatu bazen ere, egungo egunean, 72 GGKE ditu eta 90 egoitza baino gehiago Euskadiko lurralde historikoetan.

Urte hauetako esperientziaren ondorioz, GGKEen Koordinakundearen lehentasunezko helburu batzuk adostu ditugu guztion artean:

  • Kide diren GGKEen arteko koordinazioa hobestea, garapenerako nazioarteko lankidetza areagotzeko, erakundeen arteko ekintza bateratuak gauzatuz.
  • Sustatzen ari garen lankidetza ereduaren hausnarketarako espazio erkidea sortzea, Iparralde/Hegoaldean dauden harreman desberdinak aldatzeko.
  • Euskal gizartea Hegoaldeko herrialdeen errealitatearekiko sentsibilizatu, kontzientziatu eta prestatu.
  • Tolerantzia eta elkartasuna bultzatu herri eta kulturen artean.
  • Jendaurrean azaldu GGKEek eginiko lana.
 
Ordezkaritza Bizkaian Ordezkaritza Gipuzkoan Ordezkaritza Araban
Euskadiko GGKEen Koordinakundea