BOLETINA

GGKE-n Euskadiko Koordinakundearen organo nagusia Batzorde Orokorra da. Urtean behin batzen da urteko oinarrizko irizpide eta jarduera ildoak zehazteko. Bestalde, Batzorde Orokorrean hautatzen dira instantzietako ordezkari izango diren karguak.

Batzorde Orokorra urtean behin (gutxienez) batzen denez, Gobernu Batzordea da Koordinakundearen organo exekutiboa. Hilean behin egiten diren Lurralde Batzordeetan hartutako erabakiek aholkatzen dute Gobernu Batzordea eta batzordeetako erabakiak betearaztea du helburu.

Gainera, lana eragingarriagoa izan dadin, lurralde bakoitzean lan-talde operatiboekin lan egiten da. Lan-talde hauek talde txikiak dira eta GGKE guztientzat irabazasmorik gabe lan egiten duten hainbat GGKE-etako kideez osaturik dago.

Hauek dira hiru lurralde historikoetan ditugun lan-talde operatiboak:

  • Talde operatiboetako moderatzaileen taldea: helburu hauek dituzte:
    • Bizkaian dagoen GGKE-n Euskadiko Koordinakundearen Batzordeko erabakiak dinamizatzea.
    • Lurralde Batzordeak prestatzea.
    • Talde operatiboen lanaren jarraipena egitea.
    • Informazio bitartekari izatea Lurralde Batzorde eta talde operatiboen artean.
    • Lan-talde izatea Bizkaiko ordezkariarekin batera.

  • Jarrera Kodearen Jarraipen Batzordea: Batzorde honen helburua da harpidetzen diren GGKE-ek Jarrera Kodea behar bezala betetzen dutela ziurtatzea.
  • Erakundeak: Koorndinakundearen eta Koordinakundearekin lan egiten duten erakundeen arteko harremanen arduraduna.
  • Komunikabideak: Koordinakundearen lana zabaltzen dute.
  • Udalerriko kanpaina: informazioa eman eta akordioak sinatzen dituzte udalekin, lankidetza koordinatua eta koherentea lortzeko.
  • Generoa: generoaren ikuspegia dinamizatu eta txertatzen laguntzen dute GGKEetan eta Koordinakundearen egituran.
  • Garapenerako hezkuntza-sentsibilizazioa: giza eskubideen defentsarekin, bakearekin eta pertsonen duintasunarekin konprometitzen den hezkuntza aktiboa bultzatzen dute gizartean.
  • Finantziazioa: diruzaintzarekin batera, Koordinakundearen kontabilitateaz arduratzen da.
  • Mugimendu sozialak: kausa solidarioekin loturiko sare, plataforma edo ekimenetan parte hartzera bultzatzen ditu GGKEak.
  • GGKE-n Koordinakundeko Idazkaritza Teknikoa: egoitza nagusi honetan garapenerako lankidetzaren inguruko informazio, sentsibilizazio, aholkularitza, koordinazio, hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak eskaintzen zaizkio gizarteari oro har (partikularrak, erakunde publiko edo pribatuak, komunikabide sozialak eta abar) eta GGKE-ei bereziki.

Horrezaz gain, Koordinakundeak jendearentzako zerbitzua du eta partikularrek, erakunde publiko zein pribatuek, komunikabideek, eskola zentroek eta abarrek aurkeztutako eskaerei erantzuten die; era berean, GGKEen edo Koordinakundearen hitzaldi, jardunaldi edota erakusketak koordinatu eta antolatzen ditu.


Delegazioekin kontaktatu behar baduzu sakatu hemen
 
Ordezkaritza Bizkaian Ordezkaritza Gipuzkoan Ordezkaritza Araban
Euskadiko GGKEen Koordinakundea